Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Belaunaldien arteko sukaldaritza lehiaketa antolatu dute abenduaren 3rako

Legazpi
Gizartea

GizarteLab egitasmoaren barruan kokatzen da lehiaketa, eta udalaren eta Buztintegiren laguntzarekin egingo dute. Elkarren artean 25 urteko aldea duten hiru legazpiarrez osatutako taldeei dago zuzenduta. Izena emateko epea irekita dago

Maite Lonbide eta Iñigo Alberdi, lehiaketaren aurkezpenean
2022/11/15
Tere Madinabeitia

GizarteLab egitasmoak bere lehen esperientzia jarriko du martxan Legazpin, abenduaren 3rako antolatu duen belaunaldien arteko lehen sukaldaritza lehiaketarekin. Azokan egingo da, 12:00etan hasita, eta Gizarte Zentroan amaituko da, dastaketarekin.

Udalaren eta Buztintegi elkartearen laguntzarekin antolatu dute, eta dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Atzo ireki zuten epea, eta hilaren 29ra arte egongo da zabalik. Gizarte Zentroan eman daiteke izena, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 11:00etara, baita udaletxean eta www.legazpi.eus webgunean ere.

Lehiaketa berezia
Sukaldaritza lehiaketa berezia izango da, eta Buztintegi elkartearen 25. urteurrenaren ospakizunen barruan txertatu dute. Lehiaketa honetan taldeka parte hartu beharko da. Taldeak belaunaldiartekoak izango dira, eta elkarren artean 25 urteko aldea duten hiru legazpiarrez osatuta egon beharko dira, gutxienez bat emakumezkoa dela. Partaideek entsalada eta patata tortilla prestatu beharko dute. Gero, Gizartea Zentroan dastatzera emango dituzte platerak.

Antolaketa lanetan lagundu duen Buztintegiko lehendakari Iñigo Alberdik aipatu duenez, lehiaketa honetan “garrantzitsuena ez da prestatuko dena izango, baizik eta prestatze prozesuan eta gero Gizarte Zentroko dastaketan sortuko diren harremanak”. Hala ere, irabazleak ere izango dira, talde bat baino gehiago, eta sari ugari banatuko dituzte, herrian gastatzeko erosketa txartelak eta zinemarako sarrerak tartean.

Lehiaketa berezia izanik, epaimahaiak ohikoak ez diren arloak hartuko ditu kontuan saritzeko garaian, besteak beste originaltasuna, aurkezpena, taldeko giroa eta garbitasuna.

Gizarte Zentroaz dagoen pertzepzioa
Maite Lonbide zinegotziak gogoratu du GizarteLab esperimentazio sozialeko laborategi bat dela, eta Legazpin 2019an jarri zela martxan Foru Aldundiak eta udalak sustatuta. Besteak beste, hurrengo urteetan eraldaketa demografikoak eta populazioaren zahartzeak eragingo dituzten erronkei aurre egiteko herritarrek garatu behar dituzten gizarte gaitasunak lantzeko sortu zen. Pandemiak eten egin zuen GizarteLab taldearen jarduera, eta 2021ean berrekin zion lanari, belaunaldien arteko harremanen eta zahartzearen gaiei helduta.

Lan horren baitan, Gizarte Zentroaz legazpiarrek duten pertzepzioa aldatzeko beharra ikusi dute, oraindik askok Jubilatuen Etxea bezala ezagutzen dutelako. Horregatik, zerbitzu hori belaunaldi guztietako legazpiarrei irekitzea ezinbestekotzat jo dute, eta lehen urratsa sukaldaritza lehiaketa berezi hau da.

 

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut