Ortzadarren argazki erakusketa ikusgai dago Barrenan
ORDIZIA // Ortzadar Argazki Elkarteak antolatutako Ortzadar Ordizia 2022 argazki erakusketa ikusgai dago Barrena kultur etxeko erakusketa aretoan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Ortzadarreko kideen argazkiak dira, Ordizian zein herritik kanpo ateratakoak. Gaiak ere askotarikoak dira: paisaia, natura, kale-soslaia, aisia, kirola… Abenduaren 2ra arte egongo da ikusgai. Ortzadarren hamahirugarren argazki erakusketa da.













