Maiatzaren 14an jokatuko da 22. Zegama Aizkorri mendi maratoia
Zegama-Aizkorri mendi maratoiko antolakuntzak finkatu du 2023ko 22. maratoiaren eguna: maiatzaren 14a. Kilometro Bertikala, berriz, maiatzaren 12an jokatuko da.
Maratoiko dortsalak eskuratzeko aurre izen emateak urtarrilaren 16an irekiko dira, 12:00etan, rockthesport.com plataformaren bitartez. 10 egunez, parte hartu nahi duen orok izena eman ahal izango du maratoiaren dortsal bat eskuratu ahal izateko; urtarrilaren 30ean, berriz, kilometro bertikalerako eta junior trailerako epea irekiko da. Dortsalen zozketa otsailaren 24an egingo da.
Probak urtetik urtera aurre inskripzioen errekorra hausten du, eta 2022ko ediziorako 12.500 eskaera baino gehiago egin ziren 225 plazetarako.













