Kimu eta haur mailako judo taldeak, Gipuzkoako txapeldunorde

Judo Legazpi klubeko kideak lehiara itzuli dira, eta Gipuzkoako txapelketan emaitza oso onak lortu dituzte.

Haur mailako taldeak
Legazpiko judo klubeko kideak lehiaketetara itzuli dira eta asteburuan Hondarribiako Jostaldi kiroldegian izan dira kimu eta haur mailakoak, taldekako Gipuzkoako txapelketan. Bi kategorietan emaitza paregabeak lortu dituzte, eta alde horretatik, klubari “sorpresa ikaragarria” eman diotela aipatu dute entrenatzaileek. 

Lau talde izan dira lehian, bi kimu mailakoak eta bi haur mailakoak. Kimu mailako taldeetako bat bigarren postuan sailkatu da eta Gipuzkoako txapeldunorde titulua eskuratu du. Beste taldeak zorte gutxiago izan zuen, hainbat baja izan zituztelako.
Haur mailan, berriz, Alfredo Suarezek, Oier Gilek, Ibai Saralegik, Aiur Berasategik eta Igor Fernandezek osatutako tauldea ere bigarren postuan sailkatu zen. Urko Osinaldek/Marcos Calvok, Aratz Masedak, Oier Astorquiak, Iñigo Arakamak eta Urko Betolazak osatutakoak, bestalde, hirugarren postua eskuratu zuten.

Kimu mailako judo taldeak

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa