Santa Zezilia, Legazpiko musikarien kontzertu kuttuna

Goiz Deia txistulari bandak, Alaitasuna errondailak, Santikutz abesbatzak eta Legazpi musika bandak kontzertua egin zuten elkarrekin larunbatean Urbeltz pilotalekuan.

Legazpiko musika ekitaldirik garrantzitsuenak eta kuttunenak publikoz bete zuen Urbeltz pilotalekua larunbat iluntzean. Herriko lau musika talde nagusiek bat egin zuten berriz ere Santa Zezilia kontzertua eskaintzeko, musikarien zaindariaren eguna ospatuz eta ospakizun hori legazpiarrekin konpartituz.

Goiz Deia txistulari banda, Alaitasuna errondaila, Santikutz abesbatza eta Legazpi musika banda izan ziren larunbateko emanaldiko protagonista nagusiak, musikarekin, Irati Olaizolarekin aurresku dantzariarekin eta amaieran parte hartu zuten Korosti eta Sustraiak dantza taldeetako kideekin batera.

Baina musikarako bakarrik ez, Santa Zezilia kontzertu honek omenaldietarako tartea ere izan zuen, eta parte hartu zuten hiru taldek aitortzak egin zizkieten hainbat taldekideri. Bandak hasi zuen omenaldien erronda,  taldean 25 urte daramatzaten Juan Leacherekin eta Idoia Murillorekin. Ondoren, Alaitasuna errondailak Elias Diez eta Maria Jesus Ibañez omendu zituzten, 52 urteko ibilbideagatik. Azkenik, Santikutz abesbatzak taldeak 30 urte daramatzan Jesus Garoña eta 28 urteko ibilbidea egin duen Begoña Garcia omendu zituen.

Kontzertua amaitutakoak, talde bakoitzak Santa Zeziliaren ospakizunekin jarraitu zuen.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa