Ane Insausti: «Azkarregi pentsatzen dugu parekoak ez dakiela euskaraz»
Aurtengo Euskaraldirako ahobizi rola aukeratu du Ane Insausti kazetari gazteak. «Ahobizi izateak lehenengo hitza euskaraz egiteko konpromisoa eskatzen duelako, eta horixe delako neure buruari jartzen diodan ariketa bat».
Euskaraldiaren egun horietatik harago, egunero, egin beharrekotzat hartzen du, gainera. «Askotan, iruditzen zaigu parean daukagun pertsonak ez dakiela euskaraz, edo ez duela ulertzen euskara, baina ez da horrela izaten». Ondorio horretara, solaskideak euskaraz ez jakitearena, «azkarregi» iristen garela dio, eta uste duguna baino gehiagotan euskaraz elkar ulertzeko modua izaten dela dio.
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.













