Ekitaldi ugari Goierrin A-25aren bueltan
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da ostiralean, eta horren harira, kultur ekitaldi, emanaldi eta mobilizazio ugari antolatu dituzte Goierrin eragile ezberdinek. Ikus agenda osoa albiste barruan.
BIHAR, AZAROAK 24
- Legazpi. Haztegi Ikastolako ikasleen sentsibilizazio kanpaina. Euskal Herria plazan, 11:30ean. Azaroa amaitu arte kultur etxean ikusgai egongo da. Segidan, Giza katea. Euskal Herria plazatik, kiroldegiraino.
- Ordizia. Batukada ikastaroa. Jabekuntza eskolan, 18:00etan.
ETZI, AZAROAK 25
- Ataun. Indarkeria matxistaren inguruko lanketa eta kartelgintza. Gaztelekuan, 16:30ean. Elkarretaratzea. San Martingo plazan, 19:00etan. Ondoren, brindis feminista.
- Beasain. 18:30ean, esku dantza Erauskin plazan. Amaitutakoan, 19:00ak aldera, elkarretaratzea. Itaiaren manifestazioa. Bideluze plazatik, 19:30ean.
- Ezkio-Itsaso. Otempodiz dantza emanaldia. Ezkioko kaskoan, 18:00etan.
- Gaintza. Volar dokumentalaren emanaldia, udaletxeko aretoan. 19:30ean. Ondoren, solasaldia.
- Idiazabal. Goizean zehar, mural margoketa. 18:00etan, elkarretaratzea, plazan.
- Lazkao. Ekitaldia. Plazan, 12:00etan. Eskulan ikastaroa. Plazan, 17:00. Gazte saretze tailerra. Kultur etxeko erakusketa aretoan, 18:00etan. Elkarretaratzea. Plazan, 19:00etan.
- Legazpi. Txapa banaketa. Euskal Herria plazan, 18:50ean. Elkarretaratzea. Plazan, 19:00etan.
- Legorreta. Manifestazioa. Plazatik, 19:00etan. Pailazo ikuskizuna. Antzokian, 19:30ean. Poteo feminista. 20:30ean. Emakumeen afaria, Aldapa Haundi elkartean, 21:30ean. Emakumeak gaztetxean jaialdia. Gaztetxean. 23:30ean.
- Ordizia. Manifestazioak. Garagartza plazatik, Dorretxetik eta Olanotik, 19:00etan. Plaza Nagusian elkartuko dira. Urrup taldearen saioa. Plazan, 19:30ean.
- Segura. Elkarretaratzea. Plazan, 19:00etan. Ondoren, Ki.Imak taldea Botikaxaharren.
- Urretxu – Zumarraga. Itaiaren ekitaldi politikoa. Gaztelekuan, 18:00etan. Elkarretaratzea: Beldurra eta kontrolaren aurrean justizia feminista. Emakumeen plazan, 19:00etan.
- Zaldibia. Elkarretaratzea. Plazan, 20:00etan.
- Zegama. Elkarretaratzea. Udaletxe aurrean, 18:00etan.
LARUNBATA, AZAROAK 26
- Beasain. Sormen lehiaketaren sari banaketa. Gernika pasealekuko frontoian, 18:00etan. Ondoren, Emakumeak proiekzioa.
IGANDEA, AZAROAK 27
- Idiazabal. Autodefentsa ikastaroa, 10:00etan.
ASTEAZKENA, AZAROAK 30
- Ordizia. La violencia contra la infancia y la cultura del buen trato como herramienta de prevencion hitzaldia. D’elikatuz zentroan, 18:00etan.