Kantu afaria egingo da ostiralean, Kuxkuxtu txarangakoekin
Txaranga 20:00etan hasiko da Kaxintanen, eta 21:30ean izango da afaria, Arbelaitz elkartean.

Urtero legez, aurten ere kantu afaria egingo dute Itsasondon, Kuxkuxtu txarangakoekin. Ostiralean izango da. Patata errioxar erara eta txerri kostila labean, gazta, intxaurrak eta menbrilloa afalduko dute. Kuxkuxtu txaranga 20:00etan hasiko da giroa alaitzen, Kaxintanen, eta afaria 21:30ean izango da, Arbelaitz elkartean.