Ordiziako EH Bilduk Adur Ezenarro proposatu du berriz ere alkategai izateko
Joan den larunbatean egindako herri batzarrean berretsi ondoren, Ezenarrok EH Bilduren barne hautaketa prozesurako hautagaitza aurkeztu du.
Ordiziako EH Bilduko lantaldeak Adur Ezenarro Agirre proposatu du berriz ere Ordiziako alkate izateko zerrendaburu bezala. Joan den larunbatean, azaroaren 26an, egindako herri batzarrean berretsi ondoren, Ezenarrok EH Bilduren barne hautaketa prozesurako hautagaitza aurkeztu du.
Adur Ezenarrok zazpi urte pasa daramatza udalgintzan lanean. 2015-2019 agintaldian zinegotzi izan zen oposizioan, eta 2019tik Ordiziako alkatea da.