Joxean Ormazabalen omenezko sariak, banatuta

Segurako ipuin, bertso eta marrazki lehiaketako sari banaketa egin dute, hemeretzigarrenez

Joxean Ormazabalen omenezko Segurako ipuin, bertso eta marrazki lehiaketako

Joxean Ormazabalen omenezko Segurako ipuin, bertso eta marrazki lehiaketako sariak banatu dituzte. Epaimahiak lanen maila eta sakontasuna azpimarratu du.

Ipuinak    
8-9 urte    
Lehen saria Anuk Gaztañaga Segura
Aipamena Maetys Manchado Urruña
10-11 urte    
Lehen saria Ainhoa Barandiaran Ataun
Aipamena Milia Kaushik Urruña
Bertsoak    
10-11 urte    
Lehen saria
Urtzi Urrestarazu Ataun
Aipamena Zumai Agerretxe Urruña
Aipamena Naia Gomez Urruña
Marrazkiak    
6-7 urte    
Lehen saria Leire Rivera Segura
Aipamena Udane Sanchez Urruña
8-9 urte    
Lehen saria Jon Zunzunegi Urruña
10-11 urte    
Lehen saria Aner Arrondo Ataun

Hemeretzigarren edizioan 353 ikaslek hartu dute parte. Ataungo, Segurako eta Zeraingo ikasleez gain, Donibane Lohizunekoek (Lapurdi) eta Urruñakoek (Lapurdi) aurkeztu dituzte lanak. Gehienek, ohiko legez, marrazkien aldeko apustua egin dute.

6 eta 7 urte bitarteko ikasleentzako gaia Olentzerori astoa galdu zaio izan da. Leire Riverarena izan da marrazki ederrena epaileen ustez. Riverak mendi artean marraztu du Olentzero, astoaren bila.

8 eta 9 urteko ikasleei Olentzero haserre dabil. Banatuko ote ditu opariak aurten? galdera bota diote. Jon Zuzunegi lapurtarrak egin du marrazkirik politena. Astoa Olentzerorengandik ihesi jarri du, oparien zama lehen aldiz jarri diolako gainean eta deseroso sentitu delako. Ez da sari banaketan izan. Anuk Gaztañaga segurarra, bai; ipuinik onena berak idatzi du. Ideiaren originaltasuna azpimarratu du epaimahaiak: Fanta etxekoek Olentzerori eta Mari Domingiri laranjaz janzteko eskaintza egin diete, diruaren truk, eta ez dute begi onez ikusi. Segurako kurltur eragileek, Segura Irratiaren bidez, festa antolatuko dute Olentzero eta Mari Domingi adiskidetzeko.

10 eta 11 urtekoei, berriz, Geroz eta haur gutxiago dago. Zer egingo du Olentzerok banatu ez dituen opariekin? galdegin die. Ataunera joan dira hiru sariak. Marrazkien artean, Aner Arrondo ataundarrak egin du lanik politena: banatu gabeko opariak Saharara heltzen marraztu du, bertako haurrak zoratzen ari diren bitartean. Ez du sari baneketan parte hartzerik izan. Ainhoa Barandiaranek, berriz, ipuinik ederrena idatzi du. Berak ere elkartasuna izan du ardatz, eta Ukrainako eta Errusiako ume eta heldu errugabeei oparitzea proposatu du. Eta, bertso sorta onena, Urtzi Urrestarazurena izan da:

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa