Mari Romerok eta Marian Lasak jasoko dituzte Legazpiko 2022ko Kultura Sariak
Herrigintzaren ataleko saria jasoko Lasak, eta kultura alorreko merezimendua Romerok.
Mari Romero eta Marian Lasa Legazpiko Udalak bosgarren urtez emango ditu Kultura Sariak, hilaren 16an, ostirala, Kultur Etxean 18:30ean egingo den ekitaldian. Bertan izango dira bi saridunak, Marian Lasa eta Mari Romero.
Herrigintzaren atalean jasoko du saria Marian Lasa Gordoak, “27 urtez Santikutz abesbatzaren zuzendari gisa egin duen borondatezko lanagatik, kantuarekiko interesa aldarrikatuz”.
Mari Romero Fernandezek, aldiz, kultura alorreko merezimendua jasoko du, Etxetorre goikoa. Donde no existe el olvido bere laugarren liburua argitaratu duelako, eta horrez gain beste liburu interesgarri bat ere aurkeztu duelako aurten, ¿Por que no nos dejais entrar?.
Aurtengoan ere herriko kultur elkarteekin adostu du udalak sariak emateko prozedura, eta elkarte horiek egindako proposamenak hartu dituzte kontutan. Erabakia bozketa bidez hartu dute elkarteek.













