Sariak banatuz hasiko ditu Gabonak Ilintik
'Non daude Olentzero eta Mari Domingi?' kanpainaren barruan 900 euro banatuko ditu, eta beste 2.000 euro eta patineteak Gabonetako kanpainarekin.
Festa handi batekin eta sarien zozketarekin emango die amaiera Ilinti merkatari elkarteak Gabonen atarian martxan dituen bi kanpainei. Non daude Olentzero eta Mari Domingi? kanpainaren barruan 900 euro banatuko ditu, eta beste 2.000 euro eta patineteak Gabonetako kanpainaren barruan.
Festa Laubideko kale nagusian egingo da ostiralean, hilak 16, 17:30ean hasita. Haurrentzako jolasak izango dira hasteko, Sorgintxulo aisialdi taldearekin, eta 18:30ean Xaibor musika taldearen emanaldia izango da. 19:00etan txokolatea banatuko dute, eta 20:00etan bi kanpainetako sariak zozkatuko dituzte.
Ilintiko bazkideek, bestalde, apainduta dituzte dendak, urtero bezala.













