Gazte Komunisten Kolektiboak aurkezpena egingo du
POLITIKA // Bihar, asteazkena, Gazte Komunisten Kolektiboak aurkezpena egingo du Beasainen, Igartzako jauregian, 18:00etan hasita. Militantzia komunistan lehen pausoak eman nahi dituzten gazte langile eta ikasleei zuzenduta dago ekitaldia. Militante berriaren koadernoa aurkeztuko dute, eta horrez gain, kolektiboak egindako analisiak, proposamenak eta helburu estrategikoak azalduko dituzte, besteak beste.













