Odol ateraldiak egingo dituzte gaur Urbietxe egoitzan
GIZARTEA // Odol ateraldia egingo dute gaur arratsaldean Beasainen, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta. Ordutegia, 16:30etik 20:30era izango da. Tokia berriz, Urbietxeko egoitzan. Odola eman nahi dutenek hitzordua eskatu behar dute aldez aurretik. Horretarako deitu 943 31 70 91 telefono zenbakira.













