Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zutela 25 urte dira
SEGURA // Gaur, hilak 21, 25 urte beteko dira Segurako Zurbano etxeko lorategian Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zutela. Urteurren hori gogoratzeko, Segurako Udalak ekitaldi bat egingo du eta plaka bat jarriko du zuhaitz azpian, 18:00etan. Karmentxu Etxeberria alkate zela Udalbatzak aho batez onartu zuen Bizkaiko Batzar Nagusiei eskaera hori egitea, eta haiek onetsi egin zuten.













