San Silbestre lasterketan izena emateko epea zabalik
KIROLA // Beti Bizi Elkarteak abenduaren 31rako antolatuko du Beasaingo San Silbestre Krosaren 47. edizioa. Irteera 12:00etan izango da. Izen emateak zabalik daude. Internet bidez, www.rockthesport.com webgunean. Izena ematea sei euroko prezioa du. Beasaingo proban, sariak potoloak izango dira aurtengoan ere. Irabazleak 1.200 euroko saria izango du, bigarrenak 900 euro eta hirugarrenak 600 euro.













