TAO baimena berritzeko jarraibideak eman ditu Beasaingo Udalak
2023 urterako TAO egoiliar baimena eguneratzeko jarraibideak eman ditu Beasaingo Udalak. Ordainketa helbideratuta dutenei, otsailaren 28an, urteko tasa kobratuko zaie bankuko kontuaren bidez.
Aldiz, helbideratu gabe dutenek, urtarrilaren 13tik aurrera etxean jasoko dute urteko tasa ordaintzeko erabili beharko duten ordainagiria. Jakin ere, aurrerantzean ez dela beharrezkoa izango txartela ibilgailuan ikusgai edukitzea.
Era berean, Beasaingo Udaletik gogorarazi dute, egoiliar txartelaren titularra den orok, TAO perimetroan erroldatuta egoteko eta Beasaingo Udalarekin zorrik ez izateko baldintzak bete beharko direla.
Baja ematea
Bestalde, 2023 urterako TAO baimena berritu nahi ez dutenek, herritarrentzako arreta bulegora joan beharko dute abenduaren 30a baino lehen baja izapidetzeko.
Kasu horretan, txartelak ez du baliorik izango 2023urteko urtarrilaren 1etik aurrera.













