Urretxuko ostalariek ez dute terrazengatik ordainduko
URRETXU // Urretxuko Udalak osoko bilkura egin zuen asteartean eta bertan terrazen tasa ez kobratzea onartu zen. Udalak 26.000 euro kobratzeari utziko dio. 2020an utzi zitzaion kobratzeari. Iaz ere ez zen kobratu eta aurten ere ez da kobratuko. Jon Luqui alkateak hobariaren azken urtea izango dela aurreratu zuen. Datorren urtean terraza duten ostalariek tasa ordaindu beharko dute, beraz.













