Sarek deitutako manifestaziora joateko autobusa
URRETXU // Sarek manifestazioa deitu du larunbaterako, Etxera bidea gertu lemapean. 17:00etan abiatuko da, Bilboko La Casillatik. Urretxun eta Zumarragan autobusa antolatu dute bertara joateko. 15:00etan irtengo da, Areizaga-Kalebarren plazatik. Izena emateko, Apatxe, Osaba, Motz, Berit eta Hirukia tabernetara jo daiteke edo 680 163 019 telefono zenbakira deitu.













