Zergen hobariak eskatzeko epea irekita dago
IDIAZABAL // Urtarrilaren 31ra arte dago irekita hobariak eskatzeko epea. Ondasun higiezinen gaineko zerga, jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta familia ugarientzat trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga dira urtero berritu beharrekoak. Gainontzekoak, ofizioz urtero berrikusiko dira. Eskaerak udaletxean bertan edo web gunearen bitartez egin daitezke.













