Beizamara irteera antolatu du Atxipi Aisialdi Taldeak
AISIALDIA // Beizamara irteera berreskuratu du Atxipi aisialdi taldeak. LH6 eta DBHko gaztetxoei zuzenduta dago ekintza hau. Urtarrilaren 20tik 22ra iraungo du irteerak, eta Beizamako (Gipuzkoa) Legarrategi baserrira joango dira. Izen ematea zabalik dago urtarrilaren 18ra arte, atxipibeasain.blogspot.com webguneko galdetegia betez. Plazak mugatuak dira eta izen emate ordena hartuko da kontutan. Irteera, urtarrilaren 20an 17:00etan izango da, Barrendain plazatik, eta itzulera, urtarrilaren 22an, toki eta ordu berean. Azken urteetan ezin izan dute asteburu pasarik antolatu, pandemia dela eta.













