Urbitarte: «Kolorez kargatua, usaintsua eta oso alkoholduna dator»
Demetrio Terradillos, Urbitarte // Aimar Maiz «Uzta motza izan da, eta oso sagar gutxi, hirutik bat soilik. Halako urte eskasik ez dut nik ezagutu Goierrin. Baina izan dena ona atera da, alkohol gradu askorekin etorri da, oso-oso altu. Horrek ez du esan nahi zaporez fuerteagoa izango denik. Kolorez kargatuagoa bai, usaintsua, eta tanino askokoa. Nire iritzia da uztarik ez daukagunean sagardo gutxiago egitea, eta hala egin dugu. Kanpoko sagarra ere ez da guk nahi bezalakoa etorri».













