Elena Calvillorekin Mintzatertulia saioa egingo dute bihar
EUSKARA // Mintzatertulia saioa antolatu dute biharko. Solasaldi hauetan, pertsona bat izaten da gonbidatua, eta oraingo honetan, Elena Calvillo mendi lasterkari beasaindarra izango da. Calvillo, Ehunmilak lasterketako irabazlea izan zen iaz. Hitzordua, Igartzako jauregian izango da, 18:30etik 19:30era. Aittu euskara taldeak eta udalak antolatzen dute.













