Imaz hoteleko 6. mus txapelketak baditu irabazleak
SEGURA // 47 bikotek hartu zuten parte pasa den ostiralean, Segurako Imaz hotelean antolatutako 6. mus txapelketan. Txapela ez zen Goierrin geratu, Amezketako Xabi Goikoetxeak eta Abaltzisketako Urko Otamendik irabazi baitzuten txapelketa. Bigarrena bai, Asier Idiakez eta Ander Aranburu beasaindarrak lortu baitzuten txapeldunorde izatea.













