Mus txapelketako kanporaketa bihar, frontoiko tabernan
IDIAZABAL // Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako kanporaketa izango da bihar Idiazabalen. Pilotalekuko tabernan jokatuko da 15:30ean hasita. Izen ematea 15:00etan irekiko da, bertan. Tabernaren eta Kimu kultur elkartearen eskutik, bikote irabazleak txuletak eta bigarrenak gazta izango dituzte saritan. Partaide bakoitzari ardo botila bana ere emango zaio.













