Azaroaren 25a iruditan
Euriak ez ditu ixildu Azaoaren 25eko, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguneko aldarrikapenak. Ekitaldiak egin dira iluntzean Goierriko hamazazpi herritan.
Legazpiko Asanblada Feministaren ekitaldia.Tere Madinabeitia. Goierriko herri gehienetan iluntze partean egin dira Azaroaren 25eko, Indarkeriaren Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguneko mobilizazioak. Euriak eta hotzak ez ditu goierritarrak kikildu, eta Goierrin ozen entzun dira indarkeria matxistaren aurkako garrasiak.












