Tratamendu irristagaitza eman dute espaloietan
GIZARTEA // Beasaingo hainbat eremutan mantenu eta garbiketa lanak burutu ditu udalak azken egunotan. Esteban Lasa, JM Iturrioz, Mariarats, Lorategi, Juan XXIII eta Martina Maiz kaleetan, espaloiak garbitu eta tratamendu irristagaitza eman dute. Dekapatu lanak egin ezin diren atari eta behe-barruetan euria sartzen denez,lur zoruan zarakarra egiten da 802 metro karratuko eremuan egin dira lan hauek eta 6.808 euroko kostua izan du..













