Asmube, isilik eta haserre
Azken asteetan emakumeen aurkako eraso matxista kasu zaparradaren aurrean elkarretaratze isila egin zuen atzo Asmubek, Beasaingo Emakumeen Elkarteak. Udal ordezkariek eta hainbat herritarrek ere bat egin zuten. «Indarkeria matxista etxe ondoan gertatu edo 500 kilometrora gertatu, guztion arazoa da» Asmuberentzat.













