Festetako azal historikoen bilduma ikusgai jarri dute
BILDUMA // San Blas jaien egitarauen azal historikoen bilduma ikusgai jarri du Idiazabalgo Udalak, aurtengo festetako egitarauan zabaldutako QR kode baten bitartez. Bertan, 1943. urtetik udalak artxiboan gordeta dituen azal guztiak daude ikusgai. Bide batez, bilduman hainbat ale falta direla eta, herritarrei etxean izanez gero, udaletxera eramateko eskaera egin diete.













