Osoko bilkura egingo du udalbatzak gaur arratsaldean
BEASAIN // Osoko bilkura egingo du udalbatzak gaur, 19:00etan hasita. Eztabaidagai izango dituzte, Antzizar kiroldegiko kudeaketa esleipen proposamena, Mugiment kirol txartela ezartzeko lankidetza hitzarmena, merkataritza sektorea biziberritzeko dirulaguntzak emateko oinarriak onartzea eta deialdi publikoa egitea, eta Beasaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hasiera onarpena, besteak beste.













