
Euskal Herriko 14. Mus Txapelketaren aurretiko herrikako kanporaketak Goierriko bi herritan jokatuko dituzte, aste honetan. Mutiloan, Txerri- Gorri elkartean izango da lehiaketa, bihar 22:00etan hasita. Zaldibian, berriz, bihar 22:00etan, Zubi-Buru elkartean elkartuko dira hango muslariak. Lehen bi bikoteentzat bina afari jarriko ditu saritzat elkarteak.