
Ataungo Torto gazte asanbladak Oargiko Gauek zikloko kontzertu parea antolatu du. Larunbatean, 19:30ean, San Martin auzoko Oargi lokalean izango dira. Sarrera 8 euro kobratuko dute. Bi taldek joko dute. Bergarako (Gipuzkoa) Harria rock taldea da bat; iaz atera zuen izen bereko lehen diskoa. Amustei taldeak osatuko du kontzertua.