Basurdeak Eitzan
Bart, gauerdi inguruan, Jose Carlos Ibarzabal zumarragarrak susto galanta hartu zuen Eitzatik Urretxura zihoanean: saihesbidera irteeran, basurde talde bat aurkitu zuen errepide erdian. Autoa gelditu eta basurdeak errepidetik irten arte itxaron zuen. Skate park aldera jaitsi ziren.