Santa Ageda bezperako koplak, Seguran
Baserriz baserri ibili da Elorri elkarteko taldea kantu erronda egiten, Jon Iturriotz eta Eneko Araiztegi koplariekin eta trikitilariekin.
Santa Ageda bezpera da gaur. Ohitura zaharrari helduz, Seguran kantu erronda egitera atera da herritar talde bat. Oles egitera joan dira baserriz baserri, kantuan. Elorri elkarteko taldea Elorripetik irten da 16:00ak aldera, Jon Iturriotz eta Eneko Araiztegi koplariekin eta trikitilariekin batera. Kortaberri, San Andres, Gain Argi eta Akelarre baserrietako atea jo eta abestu egin dute. Kantu erronda Segurako plazan amaitu dute.