Unai Biain, Julen Gonzalez eta Jorge Menocal irabazle XXI. Goitibehera Txapelketan
16 taldek parte hartu dute txapelketan, 3 kategoriatan banatuta. Saioa Elorza izan da idiazabaldar bakarra.
XXI. Idiazabalgo Goitibehera Txapelketa jokatu da gaur eguerdian, Idiazabalgo Granjatik behera, elizako plazaraino. 1.300 metroko ibilbidea egin dute maldan behera. 3 kategoria bereizten dira goitibeheretan. Neumatikan, Kolpez Kolpe taldeko Unai Biain Zulueta izan da irabazlea, Adrian Perez Herrero kopiloto zuela. Arinetan, JPR Fit4bike taldeko Julen Gonzalez Oiarzabal sailkatu da lehen postuan. Drift Trike kategorian, aldiz, Kamikaze Pro taldeko Jorge Menocal San Miguel izan da lehenengoa.
Guztira 16 taldek parte hartu dute txapelketan, 3 kategoria horietan banatuta. Saioa Elorza izan da parte hartu duen idiazabaldar bakarra. Kopiloto izan da Zopiloteak taldean, Neumatikan, Aritz Leza pilotoarekin, eta hirugarren postuan sailkatu dira.