Izadi Zaleak elkartea eskiatzera joango da Candanchura

Izena emateko epea hilaren 21ean amaituko da. Federazioko txartela ere jaso daiteke egun hauetan.

Duela urte batzuk Pico Monje ingurura egindako eski txangoa. ARGAZKIA: Aitor Casado
Legazpiko Izadi Zaleak mendi elkarteak eski asteburua antolatu du martxoaren 4erako eta 5erako. Candanchura (Espainia) joango dira, eta pistan eskiatzeko aukera izango da, baina helduek elur-erraketekin Pico Monje ingurura ere joan ahal izango dute txangoan.

Irteera martxoaren 4an egingo dute, 05:30ean, industrialdetik. Prezioa 80 eurokoa da helduentzat eta 55 euro haurrentzat, eta 30 euroko fidantza ordainduko beharko da. Izena eman daiteke dagoeneko elkarteko 688 84 59 46 whats-app zenbakian, baita elkartean ere astearte eta ostegunetan 18:30etik 19:30era. Hilaren 21, hurrengo asteartea da azken eguna.

Federazioko txartelak
Egun hauetan, bestalde, federatu txartelak jaso daitezke elkartean bertan eta horrekin batera, datuen babeserako txostena bete. Horretarako ere astearteetan eta ostegunetan egongo dira arduradunak 18:30etik 19:30era

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa