Bertan behera geratu eta gero, igandean egingo dute Zuhaitzaren Eguna Itsason

Berez, otsailaren 26an egitekoa zen arren, eguraldi txarraren eraginez bertan behera geratu zen pasa den igandean Zuhaitzaren Eguna. Hala, eta eguraldi iragarpen onak bultzatuta, igande honetan, martxoaren 5ean egingo dute, azkenean. San Lorentzo inguruan bertako basoa leheneratzeko eta Alegiko erreka inguruko bioaniztasuna areagotzeko helburuz antolatu dute eguna.

Biltzen direnen artean, 100 zuhaitz landare landatzea da asmoa, tartean, haritzak, urkiak, gereziondoak edo astigarrak.

Ibilaldi gidatua Itsason

Itsason bertan egin dute hitzordua igandean, 10:00etan. Bertan elkartu eta guztiok batera egingo dute San Lorentzo alderako bidea. Beranduago, 12:00ak inguruan Alegira joango dira eta ibilaldi gidatu bat egiteko aukera izango da. Aurrez izena eman behar da 943 47 77 90ean, edo udala@itsaso.eus-en.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa