Emakumeak erabaki postuetan nahi dituzte udalek
Goierriko udalek Eusko Jaurlaritzaren Emakumeak gora! kanpainarekin bat egingo dute, EUDEL elkartearen bidez. Azaldu dutenez, lelo horrek aldarrikatzen du gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki eta lidergo postuetan, eta, horretarako, emakumeek beren ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal izateko baldintzak sortu behar direla.
Datuak ere eman dituzte: «Emakumeak gerentzia-postuen %6a baino ez dira; titulazio teknikoetako matrikulen %23a baino ez dira; eta eszedentziak %73a emakumeek hartzen dituzte». Aipatu dute arrazoia ez dela «prestakuntza edo lidergo falta», «bokazio falta» edota «emakumeek bakarrik dakitela zaintzen», baizik erabakiak hartzen diren guneetara heltzeko oztopoak dituztela: «Kristalezko sabaiak, zaintza-lanen gainkarga, konfiantza-arrakala, rolak eta estereotipoak…».