Emozioak kudeatzen ikasteko saioa gazteei zuzenduta

TrebaGazteak programaren baitan, Emozioen kudeaketa izeneko saioa egingo dute gaur arratsaldean Zegaman. Emokiko Jone Zalduegi trebatzaileak gidatuko du, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Zegamako kultur etxean da hitzordua 17:00etatik 20:00etara. Aldez aurretik izena eman behar da liburutegia@zegama.eus helbidean.