Enpresa hitzarmena lortu dute Fundiciones Estandan
Besteak beste, hitzarmenaren iraunaldian KPIa bermatuko duen soldata igoerak, lizentzietan aurrerapenak eta soldata eskala bikoitzean hobekuntzak lortu dituzte.
Hiru asteko “langile borrokaren eta grebaren bidez”, enpresa hitzarmena lortu dute Beasaingo Fundiciones Estandan. LAB sindikatuak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, “Ordutik 3 lanuzte egun eta bi greba egun burutu ditugu. Astearteko greba arrakastatsuaren biharamunean komitea (5 LAB, 2 ELA eta 2 CCOO) zuzendaritzarekin bildu zen eta bertan langile batzarrera eramateko modukoa zela irizten genion proposamen bat erdietsi zen. Atzo, osteguna, langile batzarrean gehiengo zabalak baiezkoa eman (111 bozka alde, 11 kontra eta 1 txuri) eta proposamena babestu zuen”.
Besteak beste, hitzarmenaren iraunaldian KPIa bermatuko duen soldata igoerak, lizentzietan aurrerapenak eta soldata eskala bikoitzean hobekuntzak lortu dituzte.
LABen esanetan, “argi dugu bidea ez dela hemen amaitzen, eta aurrerantzean ere lanean jarraituko dugu etorriko diren hitzarmenen negoziaketa naiz arazo ezberdinen aurrean akordiorik onenak lortzeko. Bide horretan eskuratu dugun hitzarmena lortzeko jorratutako bidea eredu izango da. Bukatzeko, oraindik hitzarmenaren aldeko borrokan dirauten Fudikeko langileei indarrik eta animorik handienak bidali nahi dizkiegu”.