Goiztiri AEK euskaltegiaren talo ikastaroaren itzulera
Hiru urteko etenaren ondoren, martxoaren 15ean egingo dute talo ikastaroa Arriarango Intxaurpe elkartean. Martxoaren 8a da izena emateko azkeneko eguna.
Goiztiri AEK euskaltegiak urteetan antolatu izan duen ekintza baten itzulera iragarri dute: talogintza tailerra. Ohi bezala, Arriaran auzoko Intxaurpe elkartean egingo dute. Martxoaren 15ean da hitzordua, 18:00etan. Euskara ikasten ari direnak eta euskara dakitenak elkarrekin ariko dira Segurako talogileen azalpenak jaso ondoren, taloak egiten eta jaten.
Bertan parte hartu nahi dutenek, martxoaren 8ra arteko epea dute izena emateko.
Beasaingo euskaltegia: beasain@aek.eus / Ordiziako euskaltegia: ordizia@aek.eus.