
Hamahiru lore, landare eta barazki postu egongo dira; ekoizle goierritarrak ere izango dira. Azoka igande goizean izango da. Udalak polinizazioa bermatzeko neurriak hartuko ditu.

Autismoari buruz familiek duten ikuspegia azalduko dute hitzaldian, astelehenean. Larunbatean txu-txu trena ibiliko da goizez, eta arratsaldez haur parke inklusiboa egongo da Azokan. Udala urdinez argiztatuko dute aste osoan zehar.