Beasaingo JM Iturriotz kalea trafikoarentzat itxiko dute asteazkenean
Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, 12:00etatik 15:00etara itxiko dute errepidea, CAF enpresaren ataria eraisteko makina handiak sartzeko.
Artxiboko irudia. // Ariane Vierbücher Beasaingo Udalak jakinarazi du, Ezkiaga auzoan egiten ari diren lanak direla eta, bihar, asteazkena, JM Iturriotz kalean (CAF enpresaren atari aurrean) trafikoa itxita egongo dela, bi norabideetan, 12:00etatik 15:00etara.
CAF enpresaren ataria egun batetik bestera eraitsiko dute, eta hori egiteko, tamaina handiko makina bat ekarri behar dute garabi baten bitartez. Horregatik, errepidea trafikoarentzat itxita egongo da, zehaztutako ordutegian.












