CAFek 18 tren egingo ditu Coradia Polyvalent plataformarentzat
Frantziako plataformarekin sinatutako kontratua 161 milioi eurokoa da. Horri esker, Frantzia bihurtuko da hurrengo urteotarako CAF enpresarentzako «merkatu nagusietako bat».
CAF taldeak Coradia Polyvalent plataformako eskualdeko 18 tren fabrikatzeko kontratua sinatu du, 161 milioi euroren truke. Horietatik 11 Akitania Berriko eskualderako, eta beste zazpi Senegalerako. Frantziako Garraio Ministerioaren mende dagoen Inbertsioen eta Obra Handien Sustapen Agentziarako izango dira tren guztiak.
Bi proiektuak Alstom espresarekin elkarlanean egingo ditu. Konpainia horrek eskainiko ditu unitatearen ekipoak, eta CAFek, berriz, trenak diseinatu eta fabrikatuko ditu. Tren bakoitza lau bagoiz osatuko dute. CAFek Frantziako Reichshoffenen (Alsazia) duen lantegian egingo dituzte.
Kontratu horiei esker, CAFek Frantzian duen eskarien zorroa 2.400 milioi eurora arte handituko du; zorroaren % 18a da, hain zuzen ere. Horri esker, Frantzia bihurtuko da hurrengo urteotarako bere «merkatu nagusietako bat», eta hori bat datorrela, CAFek 2026 urterako ezarritako Plan Estrategikoarekin.