Errigorak bederatzi milatik gora eskaera jaso ditu udaberriko kanpainan
Apirilaren 20tik aurrera hasiko dira eskaerak banatzen. Denera 120.000 litro oilo eta 26.000 sorta eskatu dituzte kanpainarekin bat egin duten herritarrek.
“Pozteko emaitza” izan du martxoaren 9tik 29ra ehunka egin den Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura udaberriko kanpainak: 9.000 eskaera baino gehiago izan ditu, eta denera 120.000 litro oilo eta 26.000 sorta eskatu dituzte kanpainarekin bat egin duten herritarrek.
“Mila esker, bihotzez, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko uztari 9.000tik gora sukaldeko atea zabaltzeagatik. Eta era berean, zorionak, uzta jasotzearekin erein egingo baitugu: kontsumitzaileen partetik jaso dugun babes izugarria ekoizpenaren eremuan pausu berriak emateko akuilu izango da”, nabarmendu du Errigorako komunikazio taldeak.
Apirilaren 20tik aurrera iritsiko dira kamioiak tokian tokiko bilketa puntuetara.