Herriarteko pilota eta pala txapelketetan lehiatuko diren herriak jakinarazi ditu federazioak
Apirilaren 18an aurkeztuko dute aurtengo txapelketa Donostiako Kirol Etxean, eta ondoren kanporaketen zozketa egingo dute.
Gipuzkoako Pilota Federazioak gaur jakinarazi ditu Herriarteko Txapelketan lehiatuko diren herrian izenak.
Eskuko lehian hamazazpi herrik eman dute izena, zortzi ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, hamalau gomazko paletaz eta hiru zesta-puntan.
Apirilaren 18an aurkeztuko dute aurtengo txapelketa Donostiako Kirol Etxean, eta ondoren kanporaketen zozketa egingo dute.
Goierriko ordezkariak
Esku-huska lehian izango du ordezkaritzarik zabalena Goierrik. Lau herri ariko dira: Ataun, Idiazabal, Zaldibia eta Zumarraga. Larruzko paletan eta pala motzean Olaberria eta Ordizia izango dira Goierriko ordezkariak, eta gomazko paletarekin, Zumarraga.