Urtero jokatzen den ikasturte amaierako txapelketa aste santuko oporren ondoren hasiko da. XXV. txapelketa izango da.
Ordiziako Txapagain elkarteko pilotariak txapeldun izan dira azken hilabetean. Lizarrako eskuzko 4 t’erdiko txapelketan Telmo Alberdi izan zen txapelduna benjamin mailan. Martxoaren 5ean jokatu zen finala. Gipuzkoako errendimenduko eskuz binakako ekialdeko txapela, berriz, Oier Agirre eta Aitor Garaialde bikoteak lortu zuen alebin mailan, martxoaren 31n jokatu zen finalean.
Telmo Alberdi Lizarrako finalean, Agirre pilotariarekin eta antolatzailearekin.