Aldundiak 130.000 euro bideratuko ditu Goierriko ibaiak garbi mantentzeko

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Goierriko hainbat udal diruz lagundu ditu zaborren pilaketa fokuak prebenitzeko

Zaborrak, Oria ibaiaren alboan, artxiboko argazki batean

Gipuzkoako Foru Aldundiak 130.000 euro baino gehiago bideratuko ditu Goierriko zaborren pilaketa fokuak ekidin eta ibaiak garbi mantentzeko. Lanak, baina, ez ditu zuzenean Aldundiak egingo, udalen bidez baizik. Horregatik, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak udalak diru lagunduko ditu.

Zegamako Udala Edukiontzien itxitura birziklatuak eta birziklagarriak instalatzeko

47.130,00 €

Beasaingo Udala

Beasaingo udalerrian Agauntza, Estanda eta Oria ibaietako zaborra garbitzeko

32.457,84 €

Legazpiko Udala

Urola ibaiaren garbiketa eta sareak jartzeko

17.814,50 €
Zumarragako Udala

Urola ibaiko zabor garbiketa lana eta prebenitzeko neurrien ezarpena garatzeko Urretxu-Zumarraga tartean

16.475,00 €

Ordiziako Udala

Ordiziako eremuan Oria ibaia eta Mariarats errekaren garbiketa egiteko

9.090,91 €

Urretxuko Udala

Urretxuko udalerrian zabor sakabanatuak prebenitzeko eta murrizteko ekintzak garatzeko

6.476,21 €

Legorretako Udala

Oria ibaiaren garbiketa, Legorreta herriko herrigunetik eta industrialdeetatik igarotzen den tartean

4.208,74 €

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa