Herriarteko pilota txapelketan lehiatuko den taldea aurkeztu du Zaldibiak

Hamar pilotariko taldea osatu du Gaztelupe klubak. Aurten ere Oiartzun izango du aurkari. Joaneko partidak Zaldibian izango dira maiatzaren 12an (18:00), eta itzulikoak Oiartzunen maiatzaren 19an, ordu berean.

Zaldibiako Gaztelupe Pilota Klubak Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan lehiatuko den taldea aurkeztu du. Hamar pilotariko taldea osatu du: hiru kadete mailan, bi gazte edo jubenil mailan, eta bost nagusitan. 

Aurten ere Oiartzun izango du aurkari, iazko irabazlea. Joaneko partidak Zaldibian izango dira maiatzaren 12an (18:00), eta itzulikoak Oiartzunen maiatzaren 19an, ordu berean.

Honako pilotariek osatzen dute taldea:

Kadeteak

Aratz Aranburu, Aetz Lopez eta Lide Lopez

Gazteak (Jubenilak)

Josu Mendizabal eta Jokin Mendizabal

Nagusiak

Alex Sukia, Aitor Elizegi, Jon Mendizabal, Iñigo Mendizabal eta Enaitz Etxeberria

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa