Ezkio Eraikiz udal taldeak herri zerrenda aurkeztuko du larunbatean

Joseba Telleria egungo alkatea izango da zerrendaburua.

Ezkio Eraikiz taldeak udal hauteskundeetarako osatu duen herri zerrenda aurkeztuko du datorren larunbatean, 11:30ean Ezkioko udaletxean. Joseba Telleria egungo alkatea izango da zerrendaburua. Itziar Etxezarreta, Gorka Sasieta, Isa Flores, Iñaki Alberdi, Asier Alberdi eta Ainhoa Albizuk osatuko dute taldea. Felix Etxeberria, Agurtzane Zubillaga eta Asier Lizarralde dira ordezkoak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa